Komertzioa zilegi da, publizitatea ez da gauza txarra. Baina ez hemen. Ez Wikipedian.

Wikipedia zerbait berezia da. Liburutegi bat edo parke publiko bat bezala. Denontzako tenplu bat bezala izatea nahi dugu. Non lasai pentsa, ikasi eta gure jakinduria besteekin konpartitu dezakegun.

Wikipedia sortu nuenean izan nuen aukera errentagarri izango zen enpresa bat sortzeko, publizitatearen bidez. Baina zerbait desberdina egitea erabaki nuen. Gogoz jardun dugu lanean urte guzti hauetan gasturik txikiena ere zaintzen. Bete dugu gure helburua, diru gastu handiegiak besteentzako...

Gutun hau irakurtzen ari zareten guztiok 5$ dohaintzat emanez gero, gure urte oso bateko arazo ekonomikoak desagertuko lirateke. Badakit denok ez duzuela pauso hau emango, askok ezin duzuelako, beste batzuk nahi ez duzuelako. Eta ongi dago. Azkenerako urtero lortzen dugu nahikoa pertsonak dohainez ematea.

Wikipedia gustoko baduzu eta nire ideiarekin bat bazatoz mesedez aurten izan nire proposamena kontutan eta lagun iezaguzu Wikipedia babesten eta mantentzen 5€, 10€, 100€ edo nahi/ahal duzun horrekin.

Eskerrik asko,

Jimmy Wales
Wikipedia sortzailea